Liderazgo
- Gogoeta zenbakia 19 Gizakiaren ahalmenetan gehiago sinesteko eta horiekiko itxaropen handiagoa izateko gai dena, bera izango da humanitateari aurrera bultza egiten jarraitzeko gaitasuna izango duena.
- Gogoeta zenbakia 20 Aurrera egiteak gehienen laguntza behar du, baina aurretik gutxienekoen sormenezko bultzada eta bultzada berritzailea izanda. Hortaz, komeni da haien laguntza inertziaren, ohituraren pisua baino handiagoa izatea; urrutirago ikusi eta formula berriak deskubritu eta aplika dezaketen gutxienen energia berritzaileak barneratu eta zirkulazioan jarrita berpiztu behar da.
- Gogoeta zenbakia 21 Gizakia energia handi bat da. Norbaitek bideratzea behar du, atsegin zaizkion enpresak bere neurrira eskaini eta bere eskura jartzea behar du, bere bizitzarekin konbentzitzen duten gizakiak behar ditu.
- Gogoeta zenbakia 106 Langileok argi ditugu ideiak. Ez zaizkigu gustatzen beren burua bakarka lider eztabaidaezin aldarrikatzen duten pertsonak edo presio talde interesatuek hala aldarrikatzen dituztenak.
- Gogoeta zenbakia 132 Beraien bizitza balio espiritual eta moralei eskaintzen dieten gutxiak dira, beste inoren aurretik, gizateriaren handitasunaren eraikitzaileak.
- Gogoeta zenbakia 469 Industria produkzioaren alor konplexuan, zailtasunetatik onik atera nahi duten entitate kooperatiboek gidari aditu eta trebeak behar dituzte, izan ere, gidariok izango dira zerbitzua ematearen eta eskuzabal izatearen zentzua barren-barrenean grabatuta eramango dutenak eta beren bidean sortuko diren tentazio ugariei etengabe desafio egiteko gai izan beharko dutenak.
- Gogoeta zenbakia 470 Bikote ona osatu behar dute: bere agintepeko gizakiak sustatzen tematutako zuzendaritzak eta gestore horiei sinesgarritasun handia ematen dien komunitateak.
- Gogoeta zenbakia 470 Bikote ona osatu behar dute: bere agintepeko gizakiak sustatzen tematutako zuzendaritzak eta gestore horiei sinesgarritasun handia ematen dien komunitateak.
- Gogoeta zenbakia 473 Guztion ongia kooperatibako kideen diziplina mailaren eta elkarrenganako konfiantzaren mende egoten da, bere garaian kargutik ken daitezkeen zuzendarien zentzu onaren eta hutsegiteen mende bainoago: hobe da bigarrenarekin halako tolerantzia bat izatea, lehenengoaren aurrean sor eta gor gelditzea baino.

- Gogoeta zenbakia 476 Zuzendaritzan ondo jarduteko, lortu behar dena da bakoitza bere gaitasunen araberako lanpostu eta jardueretan aritzea.
- Gogoeta zenbakia 482 Agintariak eta kualifikazio handiko langileak, hots, gurdi kooperatiboa gidatzen dutenak, lankidetzaren bidez honako helburu hau lortzearen arduradun nagusiak dira: enpresaren esparruan elkartasunaren zentzua txertatzea, inor behartu gabe, soilik doktrinazko edukiaren eta egungo lan munduak eskatzen duen justiziaren zentzuaren eraginez.
- Gogoeta zenbakia 483 Ontzi bat ozeanoan barrena ondo gidatzeko, trebetasuna behar da; aurreikusteko gaitasuna, ausardia eta arriskuaren zentzua edukitzea eska dezake, eta, beraz, aginpide bare eta asaldagait