On Jose Maria Arizmendiarrietaren gogoetak
Izenburu horrekin, Arizmendiarrietaren idatzietatik Joxe Azurmendik atera eta bildutako esaldi eta gogoetak jasotzen zituen liburua argitaratu zen, (pdf-ari esteka) Otalorak bultzatuta (MONDRAGONeko zuzendari eta kooperatiba garapenerako zentroa).
Gure aurrean, nahikoa denbora igaro osteko ikuspegitik begiratzen zaienean hartzen dute gizaki handiek beren benetako dimentsioa; hori da haien gizatasunaren benetako mailaz jabetzeko modua. Denboraren distantziak nobletu egiten ditu pertsona itzaltsuak, eta modaren hutsalkeriak erremedio barik koloregabetzen. Halakoxea dugu Arizmendiarrietaren kasua. Haren pentsamenduak irakurrita, nabarmenak dira freskotasuna eta gaurkotasuna; agerian gelditzen dira haren irakaspenak piztu zituzten balioak, Arrasateko Kooperatiba Esperientziaren inspirazio iturri eta gidari.
Liburuan 548 gogoeta jasotzen dira, bi kapitulu handitan sailkatuta:
I - Gizakia eta gizartea
- Pertsona
- Askatasuna
- Erantzukizuna
- Morala
- Heziketa
- Bizitasunaren zeinua
II - Lana eta enpresa kooperatiboa
- Lana
- Batasuna
- Utopia eta iraultza
- Errealismoa eta ordena berria
- Enpresa kooperatiboa
Arizmendiarrietaren Lagunak Elkartearen (ALE) iritziz, esaldi bildumak analisi asko eta askotarikoak egitea ahalbidetzen dio gizarte, enpresa edo kooperatiba gaietan interesa daukan edonori.
Horregatik, ALEren webgunean aplikazio informatiko bat sortu dugu, eta aplikazio horrek aukera ematen du gogoetak "balioen", "interes taldeen" edo "hitz gakoen" arabera identifikatu eta hautatzeko. Gainera, eskema bat landu da, non balioak gogoetetan errepikatzen diren maiztasunaren arabera ordenaturik eta kidetasunen arabera taldekaturik agertzen diren ("multzoak").