Gogoetak

  • Gogoeta zenbakia: 298
    Denok gara uste duguna baino zordunago besteei.
  • Gogoeta zenbakia: 299
    Ezin dugu gure burua sozialtzat eta justutzat eduki eta den -denok komunitatetik eta aurreko belaunaldietatik jaso duguna ahaztu, horren ordainetan dagozkigun ekarpenak egin barik.
  • Gogoeta zenbakia: 300
    Gaur egun, norbanakoa, pertsona, hain da ezdeusa, ezen bere nortasunari eusteko elkartean murgildu eta, neurri batean, bat egin behar baitu, zeren eta, bere nortasunari eutsi nahi dion tantari gertatzen zaion legez, ozeanoan galdu beharra baitauka, bestela atmosferan lurrundurik desagertuko da eta. Norbanakoak eta pertsonak besteen parte hartzea eta laguntza behar dute.
  • Gogoeta zenbakia: 301
    Gizakiak, bere eskarmentu pertsonalarekin batera —zeina familia ingurunean modelatu baita—, integrazio prozesu etengabe batean eratzen du bere nortasuna, inguruneak aurkezten dizkion kontzeptuak edo egoerak onartuz edo baztertuz.
  • Gogoeta zenbakia: 302
    Zalantza barik, kolektibitate baten ezaugarririk itxaropentsuena interesatzen dena eraikitzeko eta etorkizunera begira jartzeko bat egiten jakitea da.
  • Gogoeta zenbakia: 303
    Gizakiari komunitatearen bidez erreparatzea esaten dugunean, hurkoen onginahiaren eta laguntzaren babesa edukitzea esaten ari gara
  • Gogoeta zenbakia: 315
    Nork bere morrontzak gainditzeko, oinarri sozial zabaleko egitura komunitarioak sendotu behar dira.
  • Gogoeta zenbakia: 321
    Osa dezagun bere komunitate izaeraz uste sendoa duen komunitate bat eta sekulako indarra izango dugu. Kolabora dezagun denekin bereizkeriarik egin gabe, borondateko gizakiekin betiere.
  • Gogoeta zenbakia: 328
    Benetako bakean eta ongizatean bizi diren kolektibitateak honakoak dira: kide bakoitzak bere onura besteen interesarekin bateratuz bilatzen dueneko kolektibitateak.
  • Gogoeta zenbakia: 330
    Jabetza pribaturako eskubidea ona da, baliagarria baita titularraren askatasuna mantentzeko, baina inondik ere ez gainerako gizakien askatasuna zapaldu, mugatu edo galarazteko. Beraz, gurea denarekin gure nortasunarendako komenigarriena dena egin beharko dugu, nortasun hori zein komunitate barruan dagoen kontuan hartuta, hori kontuan hartu ezik, gainerakoak kaltetu genitzake eta.
  • Gogoeta zenbakia: 337
    Norbanakoaren eskubideak bezainbeste edo gehiago zaindu behar dira eskubide komunitarioak.