Gogoetak

  • Gogoeta zenbakia: 228
    Beti dago egin beharreko beste urratsen bat.
  • Gogoeta zenbakia: 228
    Beti dago egin beharreko beste urratsen bat.
  • Gogoeta zenbakia: 232
    Etorkizuna gizakien eta herrien esku dago, une oro eta belaunaldi bakoitzean hobera egin baitaitezke besteen errentetatik bizitzeari uko eginda norberak dituen bertuteak eta gaitasunak oinarri hartuta.
  • Gogoeta zenbakia: 233
    Indarrik gabe edo zaharkituta gelditu den burgesia baten zenbat ohitura ari gara berriro bizitzen pentsatuta aurrerakoiak garela eta horregatik harro egonda, benetan kontserbadore eta tradizionalistarik txarrenak izanik?
  • Gogoeta zenbakia: 240
    Barkatzen zailena da hobetzeko gogorik ez izatea.
  • Gogoeta zenbakia: 244
    Beharrezkoa da hobetzea, ezinbestekoa da erakundean bertan zein etorkizunari begirako proiekzioan eta konpromisoetan hainbeste gustatzen ez zaizkigunak eraldatzeko borroka egitea.
  • Gogoeta zenbakia: 245
    Gure posizioak etengabe eta poliki-poliki berrikusi behar ditugu, eta ezin dugu nekea ezagutu, espiritu berri baten aglutina ziorako eta barneraketarako prozesuari eutsita.
  • Gogoeta zenbakia: 246
    Hobetzeko gogoa ez duen gizaki edo komunitate bat ez da produkzioko kooperatibarik eraikitzeko prestatuta dagoen soro bat.
  • Gogoeta zenbakia: 247
    Ezin dugu Kooperatibismoa bizi garai batean onartutakoa eta ezarritakoa aldaezina izango balitz moduan; onartu behar dugu esperientziarako prozesu bat dela eta bertan bitartekoak eguneratzen laguntzen duten aldaketak egin ahal direla eta egin behar direla, lortu nahi diren goi mailako helburuen zintzotasuna eta kategoria ukitu gabe. Gure bilakaera pertsonala bera eta horren ondorioz gure harremanetan eta elkarbizitzan eta gure zintzotasun, seriotasun, erantzukizun edo ekimen mailan gertatzen dena, esperientziari berari eta antolaketa moduei esker sendotu direnak, antolaketarekin lotutako guztiari berriz ikustera eraman gaitzaketen beste faktore berri batzuk dira lortu nahi diren giza helburuei hobeto zerbitzatzeko.
  • Gogoeta zenbakia: 255
    Konfiantza izan gure gizakien bertuteetan eta gure herriek hobera egiteko gogoan, naturaren borroka gogorrarekin eta bere arimara heldu diren beste eragozpenekin eraiki baitira. Onera etorri behar dugu, baina ez hori bakarrik, aurrera egin behar dugu menperatu gabe eta horretarako gaur, Lankide Aurrezki
  • Gogoeta zenbakia: 259
    Arazo komunak gainditu eta aktiboki konpontzen lagundu nahi izatea da herri baten benetako bizitasunaren sintomarik hoberena.
  • Gogoeta zenbakia: 261
    Bizitzea ibiltzea da, ibiltzea atzera egiteko aukerarik gabe. Bizitzaren etapa bakoitzean gizakiak zailtasun eta arazo berriak aurkitzen ditu, eta ezin ditu saihestu atzera eginda, gainditu behar ditu; bestela haien menpe eroriko da eta. Hori da, hain zuzen, gizateriaren martxa arautzen duen lege hist