Gogoetak

  • Gogoeta zenbakia: 148
    Ona dena bultzatzen ez bada bukatu egiten da, naturaren antzera, landu ezean azkenean ez baita oso eskuzabala izango.
  • Gogoeta zenbakia: 223
    Lana eta kultura elkar ditzagun, komunitate progresibo baten zerbitzura jar ditzagun, gizakiaren onurako izan daitezen.
  • Gogoeta zenbakia: 263
    Lana, oroz gainetik, komunitateari egiten zaion zerbitzu bat eta pertsona garatzeko modu bat da.
  • Gogoeta zenbakia: 264
    Lana ez da Jainkoaren zigor bat, baizik eta Jainkoak, gizakia bere kolaboratzailetzat hartuta, gizakiari berari ematen dion konfiantzaren froga bat.
  • Gogoeta zenbakia: 270
    Gure herria jakitun da daukan ongizatea eta indarra herri horren seme-alaben lan ahalmenetik etorri direla. Lan erreserba eta kontingente horiek izan dira gure nortasun historikoa sustatu duten eta munduan ezagutarazi gaituzten armadak.
  • Gogoeta zenbakia: 272
    Gizakiak, lanaren bitartez, eraldatu eta emankor bihurtzen du natura, eta lana da komunitatearen ondarerik onena.
  • Gogoeta zenbakia: 274
    Duintasunez bizitzeko, lana besarkatu beharra dago.
  • Gogoeta zenbakia: 276
    Lana da natura eraldatu, emankor bihurtu eta, ondorioz, giza ongizatea sustatzeko zereginean gizakiari Jainkoaren lankide izatearen ohore gorena ematen dion ezaugarria. Gizakiak bere hurkoekin batera lankidetza noblean eta elkartasunean lan egiteko gaitasuna gauzatzeak, noblezia ez ezik, emankortasun optimoa ere ematen du lurreko txoko bakoitza denontzako bizileku atsegin eta etorkizun handiko bihurtzeko. Lan komunitateak horretara jarrita daude eta gure herriek aurrera egitea dute xede.
  • Gogoeta zenbakia: 276
    Lana da natura eraldatu, emankor bihurtu eta, ondorioz, giza ongizatea sustatzeko zereginean gizakiari Jainkoaren lankide izatearen ohore gorena ematen dion ezaugarria. Gizakiak bere hurkoekin batera lankidetza noblean eta elkartasunean lan egiteko gaitasuna gauzatzeak, noblezia ez ezik, emankortasun optimoa ere ematen du lurreko txoko bakoitza denontzako bizileku atsegin eta etorkizun handiko bihurtzeko. Lan komunitateak horretara jarrita daude eta gure herriek aurrera egitea dute xede.
  • Gogoeta zenbakia: 277
    Lana da nork bere burua gauzatzeko, elkartasunerako, norbera hobetzeko eta hobekuntza kolektiborako bidea; zalantzan jartzeko zailagoa den kontzientzia gizatiar eta sozial baten adierazgarria da.
  • Gogoeta zenbakia: 278
    Herriak ez dira loteria bidez aberastean.
  • Gogoeta zenbakia: 279
    Etorkizuna lan egiten eta lana goratzen dakitenentzat da.
  • Gogoeta zenbakia: 280
    Ez al da ba lana kapitala baino elementu nobleago, zaharrago eta gizatiarragoa, eta, honenbestez, ez al du estimu handiagoa merezi? Ezin justifikatuzko anbizioa ote da haren ordezkariek gidaritzaren nagusitasuna nahi izatea?
  • Gogoeta zenbakia: 281
    Justizia nori berea emateko agintzen duen bertutea da... eta kooperatibismoak lanari lanarena dena ematen dio eta kapitalari kapitalarena dena.
  • Gogoeta zenbakia: 282
    Naturak gehien mimatzen dituen gizakiak eta herriak ez dira, hain juxtu ere, historian distirarik handiena egiten dutenak.
  • Gogoeta zenbakia: 283
    Ongizatea gozatzen jarraitzeko, eta libre izateko, hobeto lan egiteko prest egon behar dugu, giza eta gizarte baldintza hobeagoetan, eta kalitatea eta egokitasuna direla-eta munduan desiragarriagoak izango diren produktu eta gaindikinekin, hartzaile guztien mesedetan.
  • Gogoeta zenbakia: 284
    Ondo lan egitea gauza bat ondo eta modu onean egitea da. Ez da tautologia. Ondo egindako gauza bat, hau da, baliagarria, behar bati erantzungo diona, zeinaren kostua prezioa baino txikiagoa izango baita, eta prezioa bidezkoa eta onartua izango baita. Modu onean egindako gauza bat, teknikarekin, antolamenduarekin, ahalegin boluntarioak elkartuta eta batuta, eta betiere lan egiten duen gizakia errespetatuz, zeren eta helburuak ez baititu bitartekoak guztiz justifikatzen eta gizakia, maila altukoa nahiz baxukoa izan, beti baita garrantzitsuena.
  • Gogoeta zenbakia: 285
    Karitatea hauxe da: ondo lan egitea.
  • Gogoeta zenbakia: 286
    Gizadiak hobeto bizitzeko duen bitartekorik onena gehiago eta hobeto produzitzea da, hau da, oinarrizko bi faktore hauek handitzea: produktibitatea eta kalitatea.
  • Gogoeta zenbakia: 287
    Nire ustean, helburu soziala da, eta denoi dagokigun ardura, pareko ahalegina egitea emakumeei gizonezkoei bezala lanpostuak eskaintzeko. Ez dirudi oso zuzena denik denon eskubide eta betebehar den hori definizioz ukatzeko, hots: lan egitea, eta ahalik eta errendimendu handienez lan egitea.
  • Gogoeta zenbakia: 289
    Heldutasunaren ezaugarria da eginkizun kolektiboan parte hartzea eta integratzea.
  • Gogoeta zenbakia: 290
    Langile batek ez badu topatzen egiten duen lanean bere sentiberatasunak eta gaitasun naturalak eskatzen dioten atsegina, norbanako horrek atsegin eza ereingo du ezinbestez.
  • Gogoeta zenbakia: 291
    Gaur egun, gure arazoa ez da lana saihesteko egoeran jartzea, baizik eta lana zerbitzu eta, ahal dela, atsegin onesten iturri bilakatzea. Lana humanizatu egin daiteke eta humanizatu egin behar da
  • Gogoeta zenbakia: 352
    Beti daude baten batzuk erein barik uzta biltzeaz dihardutenak.
  • Gogoeta zenbakia: 381
    Behar dugun iraultzak lanean oinarritu behar du, ez mitoetan; batasuna lortu behar dugu, egian bermatuz eta sekula ere ez gezurrean, hipokrisian eta hutsegitean. Badira korronte batzuk, «kontsumitzen duen kontsumo gizartea» helburu, ongizate material hutsaren bidez drogatzen ahal gaituztenak, non gizakia gauza gisa kotizatzen den eta ez pertsona gisa; korronte horiei erantzuten die, gure artean, mugimendu kooperatiboak, pertsona gisa parte hartu eta jardutera deituz eta lagunduz. Eta pertsonak garen aldetik, gure ekimena, erantzukizuna eta gure sormena erabiltzen ditugu sorkuntzarako eta lanerako lehenengo zelula edo organismotik abiatuz, hau da, enpresatik abiatuz. Hala, ekonomia eraldatzeko jarrera berri bat abiarazi ahal izango dugu eta antolamendu sozio-ekonomiko berri bat sortu, gizakiaren duintasunarekin eta giza komunitateen eskakizunekin koherentea izango dena.
  • Gogoeta zenbakia: 449
    Kooperatiba egitura bat da eta egitura horretan lana eta pertsona boterearen iturria dira; kapitalak, berriz, izaera instrumental eta mendekoa dauka.
  • Gogoeta zenbakia: 543
    Eraginkortasun hutsa ez da gizatasunaren sinonimo.