Gogoetak

  • Gogoeta zenbakia: 126
    Orain arte herriari egin diogun ekarpena esperientzia kooperatibo hau izan bada, hemendik aurrera garapen komunitarioa eskaini beharko genioke, baina arduraz eta koherentziaz.
  • Gogoeta zenbakia: 230
    Garapena da gure helburu nagusia, azken finean gizakia itxaropenari esker bizi da.
  • Gogoeta zenbakia: 234
    Aurrera egiten ez duena bizitzak aurretik eramango du.
  • Gogoeta zenbakia: 234
    Aurrera egiten ez duena bizitzak aurretik eramango du.
  • Gogoeta zenbakia: 254
    Garapenaren gakoa, baita elkarbizitzarena eta gure herriaren jarduerarena ere, bere biztanleria eta hura animatu duen gogoa izan dira.
  • Gogoeta zenbakia: 369
    Erdi Aroko legenda baten arabera, bazegoen azti bat sorginak edo maitagarriak hazteko zeregin zailean trebea zena. Sorgin horiek, gero, denetariko gauza zoragarriak egiten eta denetariko trebetasunak erakusten zituzten. Arte hura ikasi nahi zuen mutil bat aztiarengana jo zuen jakin-minez, eta eskatu zion sekretua erakusteko. Hala egin zuen eta maitagarriak egiten ikasi zuen, baina deskuidatu egin zen, maitagarriei bere borondateari lotuta eusteko sekretua ahaztu zitzaion eta. Behin azti mutilaren eskuetatik libre, maitagarriak erabat aske eta lokabe ibili ziren. Eta, zer gertatu zen? Maitagarriek, besterik gabe, beren egilea akabatu zuten eta azti mutila bere seme-alaben trebetasunaren eta antzearen pean hil zen. Zer gertatu zaio, bada, gizaki modernoari, gauza harrigarriak egiten ikasi eta horrenbeste natura indar askatu ondoren, gero ez badaki indarrok mendean edukitzen eta gizakia bera bada bere obraren lehen biktima? Izan ere, gure zibilizazioaren lehenengo biktima, zibilizazioa naturaren indarrak mendean eustetik abiatuta gauzatzen ez denean, gizakia bera da eta!
  • Gogoeta zenbakia: 425
    Gaur egun, ez badiegu gure ingurua garatzeko eskakizunei oraingo beharrei bezainbeste begiratzen, porrotera kondenatuta egongo gara.
  • Gogoeta zenbakia: 430
    Gerrillak ez datozkie herriei ondo. Baina denontzako sustapen aukeretan sendotzen ez den bakea ez da oso aintzat hartzekoa ere. Baieztatua dago gaur egun bakeari garapen deitzen zaiola.
  • Gogoeta zenbakia: 438
    Ez dezagun pentsa beste lan egitura batzuetan, bidegabekeria edo tirania gutxi-asko estalietarako arriskurik gabeko antolaketa sistemetan, baldin eta komunitateko kide garenok ez bagaude horrenbeste arazo konplexuri erantzuteko hobeto prestaturik.
  • Gogoeta zenbakia: 540
    Arriskuren bat hartu ezik, ez da ezer lortzen.