Gogoetak

  • Gogoeta zenbakia: 96
    Elkarrizketa eta lankidetza, askatasuna eta konpromisoa, metodo eragingarriak dira giza lana antolatzeko eta administratzeko borondateak eta ahaleginak elkartu behar direnean eta, beraz, baita ekonomia humanizatzeko ere.
  • Gogoeta zenbakia: 97
    Demokrazia kooperatiboak dinamikoa izan behar du eta eragina eduki; bere kontribuziorik hoberena da balio berrien sustapena etengabea izan dadin gorantza egiten duen bultzada.
  • Gogoeta zenbakia: 98
    Gizakiak gastatu edo nekatu egiten dira: demokrazia berritzeko baliabide bat da.
  • Gogoeta zenbakia: 99
    Gure demokrazia, hainbeste maite duguna, diktadura bihur daiteke bai goian daudenek boterea gehiegikeriaz erabiltzeagatik bai behean daudenek dagokien botereari uko egiteagatik.
  • Gogoeta zenbakia: 100
    Nora goaz agindu behar dutenekin agintzen ez badakite edo erdipurdi agintzen badute, edo agindua bete behar dutenekin, zuhurtasunez egiten badute imajinaziozko zapalkuntzatik edo esplotaziotik ihes egiteko? Libre izatea ez da luxua, premia eta betebeharra baizik.
  • Gogoeta zenbakia: 101
    Demokraziak, behin zintzoki bereganatuta, diziplina, erantzukizuna, elkartasuna sendotzea ekartzen du berez. Hitz batean, benetako aurrerapen soziala dakar.
  • Gogoeta zenbakia: 102
    Demokraziak oreka puntua aurkitzeko balio behar du.
  • Gogoeta zenbakia: 355
    Herriaz horrenbeste berba egiten dela-eta, ez dezagun ahantz Herria zerbitzatu nahia baino herria «bahitu» nahia egon daitekeela hor, hau da, herriaren kausa norberak nahi duenaz ed
  • Gogoeta zenbakia: 357
    Utopiak ezin saihestuzkoak dira eta, neurri bateraino, komenigarriak. Baina ez da ahaztu behar «utopia bat atzerakoi bihurtzen dela autoreak bere ametsak pertsonei inposatu nahi dizkienean, herritarren nahiaren aurka».
  • Gogoeta zenbakia: 360
    Behin onartuz gero karismadun gutxiengoak edo subjektuak egon daitezkeela, beharrezkoa da karismadun horiek konpentsazio gisa eskaintzen dutena errespetatzea, askatasuna, demokrazia eta halako balioez ari garenean.
  • Gogoeta zenbakia: 412
    Koiunturak edo biziak ezartzen digun zeregina nekeza eta zaila bada, herrialdearen ongia eta sustapena ahotan hartzen dutenek aintzat hartu beharko dituzte indar guztiak, erreserba guztiak.
  • Gogoeta zenbakia: 474
    Gaitasuna daukaten mendekoek, azkenean, baztertu egiten dituzte gaitasunik gabeko agintariak.
  • Gogoeta zenbakia: 475
    Konfiantza itsua opari pozoitua da.
  • Gogoeta zenbakia: 477
    Jar dezagun behar den arreta batzar orokorretan eta eman diezaiegun behar duten bizitasuna.
  • Gogoeta zenbakia: 508
    Ez da nahikoa morrontza indibiduala saihestean pentsatzea, baldin eta bien bitartean morrontza kolektiboetan erortzeko arriskuan bagaude.