Gogoetak

  • Gogoeta zenbakia: 81
    Lankidetza badago elkartasunez joka dezakegu, eta elkartasunez jokatzen badugu aurrera egin dezakegu nagusirik gabe, hau da, askatasunez eta justiziarekin, emantzipazio sozial eta ekonomikoarekin.
  • Gogoeta zenbakia: 116
    Ikusten saiatzen gara bolo-bolo dabilen sozializazioa posible izango dela gure etxeko eskailera, bizilagun askorena dena, gure etxea zaintzen dugun moduan zaintzera prest gaudenean, gure seme-alabak gutxien dutenen eskola eta ikastetxera eramateko prest gaudenean; horretarako, saia gaitezen gutxien duten horiek ondo hornituta egon daitezen, benetako aukera berdintasuna egon dadin, luxuzko bainugela batean gasta genezakeen dirua herriko guztiei ura helarazteko sistema bat ezartzeko inbertituta
  • Gogoeta zenbakia: 117
    Ezin da babesgabe utzi premiaren bat duen inor, baina ezin dira, ezta ere, berdin-berdin babestu arduraz eta kontuz ibilita dabiltzanak eta nahitaez zaindu behar denari kasu egiten diotenak.
  • Gogoeta zenbakia: 118
    Batek ezin du bestearen mahaian betiko eseri inoiz ezer eman gabe. Bakoitzak gizarteari probetxu ateratzen dio, baina berak ere gizarteari zerbait eman beharko dio, zerbitzuren bat egin beharko dio.
  • Gogoeta zenbakia: 119
    Ondo joango gara gure lerroetan babesgaberik ez badago, baita kanpotik babes gehiegirik jasotzen ez badugu ere.
  • Gogoeta zenbakia: 133
    Badago bertute bat eskuzabaltasuna deitzen dena, ezaugarri bat borondate ona deitzen dena, gure ekintzak arazorik zailenak konpontzeko nahikoak diren ala ez jakinarazten digutena.
  • Gogoeta zenbakia: 134
    Ez dago inoiz lan handirik pertsonen eskuzabaltasunik gabe, beraien apetitu egoisten sakrifiziorik gabe.
  • Gogoeta zenbakia: 136
    Egoistak eta indibidualistak kooperazioaren bosgarren zutabea dira.
  • Gogoeta zenbakia: 269
    Garapen ekonomikoak giza aurrerapena irudikatzen du eta benetako betekizun morala da. Fededun baten begietan, azpienplegu bat, edozelakoa izanda ere, eskandaluzko zerbait da.
  • Gogoeta zenbakia: 297
    Esan ohi denez, ez dago kosmosean eraginik edo elkarrekikotasunik lortzen ez duen indar edo botere adierazpenik, ezta oihartzunik gabe itotzen den oihurik ere. Salbuespen bakarra, inoren minarekiko hotz geratzen den bihotza da. Munstrokeria hori ez da giza kategoriara ere iristen, are gutxiago krista
  • Gogoeta zenbakia: 314
    Anaitasuna eta elkartasuna, berdintasuna dagoen tokian nagusitzen dira; halako oinarririk ez badago, sentimendu horiek iraupen gutxikoak izaten dira.
  • Gogoeta zenbakia: 316
    Lagun diezaiogun elkarri eta egon gaitezen ziur guri ere lagunduko digutela, eta denon artean aurrera egingo dugu.
  • Gogoeta zenbakia: 325
    Solidarioa izatea hurkoa onartzea da, baina ez bakarrik hurkoa den bezala onartzea, baita izan beharko lukeen bezala ere; haren mugak eta akatsak onartu eta hurkoa ondo hartzea, gure zerbitzuaren bidez muga eta akats horiek gainditzen laguntzeko bulkadari uko egin barik. Askatasuna eta elkartasuna ezin dira aurkako balioak izan, ezin dira baztertzaileak izan, baizik eta osagarriak; horretarako, gure burua eman eta ekarpena egin behar dugu modu espontaneo eta naturalean, herentzian jaso dugun natura zeken xamarra eraldatzeko eta naturaren eraldaketaren eragilea bera —gure hurkoa— eraldatzeko
  • Gogoeta zenbakia: 329
    Elkartasuna ez da aldarrikapen teoriko hutsa, baizik eta jardunean eta agerian jarri beharreko zerbait, talde lanaren eta elkartzearen mugak gogo onez onartuz, horixe baita elkarren arteko laguntasuna gauzatzeko modua.
  • Gogoeta zenbakia: 332
    Elkartasuna tarteka edo norberaren iritziaren arabera praktikan jartzea ez da nahikoa elkartasun hori indar eta giza balio bihurtzeko; palanka hautsia da.
  • Gogoeta zenbakia: 336
    Benetako elkartasun sentimenduaren froga, hain zuzen ere, norberak denon ondareari egiten dion ekarpena da, eta ez en titatearen bitartez eskatzen eta bilatzen dena.
  • Gogoeta zenbakia: 338
    Kooperatiba bateko plantillan elkartasun kontzientziaz sartu direnek badakite benetako elkartasuna gauzatzen dela nork berea denon ongiaren alde lagatzen dakien neurrian.
  • Gogoeta zenbakia: 339
    Formulazio kooperatibo teorikoaren nahiz praktikoaren elementu konstantea elkartasuna da.
  • Gogoeta zenbakia: 342
    Bakartasunera ez baina Elkartasunera emanak.
  • Gogoeta zenbakia: 343
    Grina komunitarioa, giza aurrerapen kolektiborako grina, nitaz jabetu ahala, ulertuko dut nekazaritza sektorea, alderdi askotan, industria langileena baino ahulagoa dela eta nekazaritza sektorearekiko elkartasuna erakutsiko dut modu askotara.
  • Gogoeta zenbakia: 344
    Gizakiarekin lotutako ezer ere ez zait arrotza, esan zuen kristautasun aurreko filosofoak. Gizaki duin batek lotsa sentitu behar du gaizki elikatutako 2.000 milioi gizakiko mundu batean aberatsa izateaz eta aberats gisa bizitzeaz.
  • Gogoeta zenbakia: 345
    Beren lanetik bizi diren langileek eta nekazariek elkarrekiko elkartasunean egin behar dute aurrera, beren interesen aldeko borroka komunean indartsuak izateko.
  • Gogoeta zenbakia: 346
    Ezin da garapen industrial osasuntsu bat irudikatu baldin eta gure baserritarrak, nekazaritza sektorea, maila berean garatzen ez badira. Aurrerapenak baterakoa izan behar du, harmonikoa. Ez digu balio «Bakoitzak bere astoari arre, eta azkena izorra dadila» esakuneak. Sektore bat ez badoa ondo, gainer
  • Gogoeta zenbakia: 347
    Artzainak elkarrekin borrokan, otsoa indartu. Tamalez, langile mugimenduan izan dira zatiketak. Baina ez da ahaztu behar historiak eta gure esperientziak erakusten dutena: borroka itxaropentsuek porrot egin zuten langileen eta nekazarien arteko elkartasun faltagatik, ez baitzuten fronte batu b
  • Gogoeta zenbakia: 348
    Elkartasuna eta zintzotasuna berez dira errentagarriak.
  • Gogoeta zenbakia: 382
    Laburbilduz, Kristo komunista izan zen, baldin eta honako hau komunistatzat hartzen badugu: «parteka ezazu zure ogia goseak dagoenarekin eta har itzazu zure etxean pobreak eta etxegabeak», edo bi abrigo duenari bat ere ez duenari bat emateko agintzen dionean..., baina ez zuen eman beste bati abrigoa kentzeko agindurik, ez eta inoren etxean sartu eta lapurtzekorik ere, izan ere, bestearen eskubideak ez bortxatzeko agindu naturala berretsi zuen
  • Gogoeta zenbakia: 417
    Eman arrain bat gizon bati eta egun baterako jana izango du. Irakatsi arrantzan egiten eta geratzen zaion bizitza osoan jango du.
  • Gogoeta zenbakia: 419
    Konstante historikoa da gizakiak, denbora eta hurkoak kontuan hartu barik, bere burua gauzatzeko eta bere helburuak betetzeko duen gaitasun eza. Denbora eta elkartasuna oinarrizko faktoreak dira; ez dira giza sustapenerako eta eraldaketa sozialerako faktore funsgabeak. Uzta biltzeko, erein eta prestatu egin beharra dago; besteei laguntza eskatu ahal izan behar diegu eta, ondorioz, exijitu baino zertxobait gehiago eman behar dugu indartzeko.
  • Gogoeta zenbakia: 442
    Lurralde arteko elkartasuna. Ezinbestekoa da, beraz, probintzia garatuek defentsa jarrera hartu beharrean, irekiera eta elkartasun handiz jokatzea, bai Guztien Ongiaren gestoreen aldetik bai herritar xumeen aldetik.
  • Gogoeta zenbakia: 443
    Gizarte osasuntsu bat hauxe da: gizarte bat non bakoitza bere merituen arabera bizi den eta gero eta zailagoa den inoren kontura bizitzea.
  • Gogoeta zenbakia: 445
    Lana, garapenaren eta sustapenaren oinarri irmoa da. Batasuna, denon indarrak multiplikatzen dituen palanka da. Lankidetza, elkartasun erregimen bat da guretzat, lana, sustapen pertsonalerako eta kolektiborako tresna egoki bihur dadin.
  • Gogoeta zenbakia: 448
    Enpresa kooperatiboa bizirik dagoen organismo bat da; komunitate bateko pertsonen elkarte bat da, elkartasunean oinarritzen dena, eta elkartasun horren kontzientzia da indar bultzatzailea, non gure konfiantza jarri behar dugun.
  • Gogoeta zenbakia: 459
    Ideia kooperatiboaren onarpenak eta garapenak beste eragingarri bati, beste ikuspegi bati erantzun behar diote, eta mugimenduaren indarra eta kategoria morala beste gauza batean oinarritzen dira. Gizakien artean lankidetzan jardutea eta elkartzea, elkartasun legearen gauzatze eta adierazpentzat hartu behar dugu; baita gero eta lasterrago doan aurrerapenaren oinarritzat ere. Kooperatibistak garen aldetik, gure ideala izan behar da benetako giza elkartasuna gauzatzea —Jain- koak horixe nahi baitu— eta, elkartasun horren bidez, gizakiek aurrera egitea arlo guztietan.
  • Gogoeta zenbakia: 460
    Kooperatibismoa onartzea elkartasunean sinestea da eta horretan sinesten duenak jadanik ezin dio mugarik jarri elkartasunaren aplikazio eremuari: giza elkartasuna hartzigarri aktibo eta indartsu bat da, bere aplikazio zirkulua zabaltzen den neurrian multiplikatzen den indar bat.
  • Gogoeta zenbakia: 465
    Kooperatibismoak hauxe du ona: gizakia bere arazoen aurrean jartzen saiatzen da, ez bakarrik, baizik eta modu solidarioan, beste batzuekin bat eginda.
  • Gogoeta zenbakia: 488
    Arriskutsua da kooperatiba bakoitza mundu itxi bat bihurtzea. Kooperatiba arteko elkartasunean pentsatu behar dugu, horixe baita baliabide eta bide bakarra hazkundearekin eta heldutasunarekin loturiko beste arazo batzuei erantzuteko: egoerei egokituko zaien bizi espazio batean pentsatu beharra dago.
  • Gogoeta zenbakia: 500
    Bi esku daukagu eta erritmo berera egokituta joan behar duten bi funtzio hauen ardura onartu behar dugu: batetik, indarberritzeko eta ahaleginak konpentsatzeko behar den kontsumoarena, eta, bestetik, inbertsioarena, etorkizunera begira jarri eta belaunaldien artean elkartasuna sustatzeko ezinbestekoa dena. Eta inbertitzaile funtzioa egin ahal izateko, batasuna behar dugu, orain artean itxurazko iraupena ziurtatzeko behar izan duguna, edo are gehiago.
  • Gogoeta zenbakia: 525
    Aurrezpena eta lana, atzoko eta gaurko egunean etenik gabe uztarturik; iragandako belaunaldiak egungoei eskua ematen; atzoko sakrifizioa eta ahalegina gaurko egunean konpentsatuta; edo egungo sakrifizioa, bihar goretsiko duguna.
  • Gogoeta zenbakia: 548
    Gure kooperatiba saioa horixe da: askatasun eta zuzentasun giroan langileek sorrarazitako elkartasun erakundeen taldea.