Gogoetak

  • Gogoeta zenbakia: 56
    Gure herria gizakiaren presentzia bakarrarekin ahuldu egiten da.
  • Gogoeta zenbakia: 58
    Gure herriak haurren dibertsio eta jolas premiei bizkarra emanda eraikitzen dira: helduok, halere, gure aisialdi lekuak ditugu, baita estadio izugarriak ere.
  • Gogoeta zenbakia: 59
    Gure aurreikuspen eta hiri proiekzioetan “Debekatuta dago jolastea” diotenen moduko errotuluak jartzeko euskarriak baino ez daude.
  • Gogoeta zenbakia: 60
    Gure zibilizazioan dilista plater baten truke saltzen den herentzia bat haurra izan ohi da sarritan.
  • Gogoeta zenbakia: 61
    Gure gizartean, oraindik ere, nabarmena da haurrei eta zaharrei zuzentzen zaizkien arreta eta laguntza aukeren prekarietatea. Nahikoa da eskolan klaserik ez dagoen egunetan edo eskola oporren garaian ateratzea ikusteko trabarik handiena haurrak direla. Izan ere, hara-hona ibili ohi dira, gure gizartean kaiolak eta gelak baino ez daudelako, horietaz aparte ez dago ezer aurreikusita haurrek beren denbora libreaz arriskurik gabe gozatu ahal dezaten edo, hobeto esanda, modu aktiboan eta hezitzailean, lagun artean edo komunitatean, goza dezaten; oraindik ez dira asmatu haientzako dantzalekuak.
  • Gogoeta zenbakia: 62
    Gizakiaren sentikortasuna eta samurtasuna bi polotan nabarmentzen da: Haurtzaroan eta Zahartzaroan, bizitzaren bi poloetan, alegia.
  • Gogoeta zenbakia: 63
    Ez dauka zentzurik ikusteak nola aktibo dauden pertsona batzuek, osasunez primeran egonda, gauetik goizera autoritatea, autonomia, bizipoza galtzen dituzten eta traba egiten duten pertsona bihurtzen diren, gutxietsiak, eta lausengu eta mimo sistematikoak baino ez dituzten jasotzen.
  • Gogoeta zenbakia: 65
    Modu batzuek pisu handia dute, eta horra hor zergatik gizona, animalia inteligentea dena baina prebendetan finko errotuta dagoena, nahita saiatzen den bere nagusitasunari eusten, hain zuzen ere boterearen esklusibotasunean oinarrituta eta abileziaz formulatutako lege batzuen laguntzarekin lortutako nagusitasunari, nagusitasun hori mendetan eta oposizio berezirik gabe bermatuta izateraino, ez bada matriarkatua garairen batean edo beste matriarkatuak agindu zeneko garairen batean edo beste, baina horiek noizean behin izan dira eta ez dute garrantzi handirik izan.
  • Gogoeta zenbakia: 66
    Emakumearen posizioa da, gizarte guztietan, bere garapen mailaren neurri zehatza.
  • Gogoeta zenbakia: 67
    Emakumeek kontzientzia sozial gutxi badute, hori da gure komunitateak kontzientzia gutxi duelako.
  • Gogoeta zenbakia: 68
    Emakumea kexu da kontuan hartzen ez dutelako eta berak dituen ahalmen eta gaitasunak gutxiesten dizkiotelako. Egia da, baina, neurri batean, hauxe galdetu beharko lioke bere buruari: zer egiten dugu baldintza beretan egoteko? Ez da nahikoa negar egitearekin zorte txarra dutela esanda; borroka egin behar dute dagokien posizioa konkistatzeko, baina eztietan eta ozpinetan egonda.
  • Gogoeta zenbakia: 69
    Gizonok ez dugu eskubidea, zehatzago esanda, ez dugu behar besteko arrazoi morala emakumeen portaera kritikatzeko, gu geu gara-eta gizartea hala antolatu dugunok emakumeek konpartsa zeregina baino izan dezaten, eta, politago edo zatarrago, apaingarri baino izan ez daitezen gizartearen erregea, gizona, pozik uzteko.
  • Gogoeta zenbakia: 70
    Gure pentsaera itxiaren biktimak gara, emakumeek dituzten ahalmenak eta oso prozesu operatorio ezberdinetara moldatzeko duten gaitasuna epaituta. Geure barruan, pozik sentitzen gara gure emakumeak heldugabetzat hartuta, lanaren eta gizonaren aurrean beti ahul ikusita. Baliteke guk geuk gaixota sun moduko nagusitasun sentimendua edukitzea
  • Gogoeta zenbakia: 71
    Zientziaren garaipen handiek salbazio txikienik ez duten izakienetako bat salbatzeko balio izan dute: emakumea.
  • Gogoeta zenbakia: 72
    Gure ustez ez dago gauza zentzugabeagorik emakumea etxearen esklabo izatera behartzea, etxetik ihes egitera bultzatzea baino.
  • Gogoeta zenbakia: 73
    Gizonek eta emakumeek elkarren beharra dute jarduera eta gizakiaren bizitzaren maila guztietan, eta, ondorioz, gizartean emakumearen laguntzarik gabe aurrera egitea da hanka bakarrez korrika egin nahi izatea.
  • Gogoeta zenbakia: 221
    Demokrazia ez da ondo elkartzen oinordetzan jasotako pribilegioekin.
  • Gogoeta zenbakia: 222
    Hezkuntzarako aukeren printzipioaren ezaugarri bikainak printzipio hori gauzatzeko behar diren zamak berdintasunez banatzeko eskakizunekin elkartu behar dira.
  • Gogoeta zenbakia: 287
    Nire ustean, helburu soziala da, eta denoi dagokigun ardura, pareko ahalegina egitea emakumeei gizonezkoei bezala lanpostuak eskaintzeko. Ez dirudi oso zuzena denik denon eskubide eta betebehar den hori definizioz ukatzeko, hots: lan egitea, eta ahalik eta errendimendu handienez lan egitea.
  • Gogoeta zenbakia: 288
    Lanaren balioak ez du sexuarekin zerikusirik.
  • Gogoeta zenbakia: 292
    Hasteko, gizaki guztiak pareko duintasuna eta zoria duten herritartzat jo behar ditugu.
  • Gogoeta zenbakia: 313
    Gaur egungo desberdintasun ekonomikoek, kultura eta hezkuntza aukerei lotutako pribilegioen eta esklusibismoaren eraginez, kasta itxiek eta klase antagonikoek bizirik irautera kondenatzen dute gizadia, elkartasun eta anaitasunerako itxaropenik gabe.