Gogoetak

  • Gogoeta zenbakia: 26
    Formula sozialak eraginkorrak izango dira formula horiek hartzen dituzten pertsonak formula horien mailan dauden bitartean.
  • Gogoeta zenbakia: 57
    Beti arreta egiten diegun eta buruan ditugun besteak, gugan guk geuk baino gehiago pentsatzen dutenak, seme-alabak dira.
  • Gogoeta zenbakia: 64
    Ez erretiroa hartzeari.
  • Gogoeta zenbakia: 84
    Inoiz ez da hainbeste hitz egin askatasunaren gainean mende honen hasieratik gaur arte baino, eta askatasun ororen ukazioa diren sistema eta teorietan bukatu dugu; inoiz ez da hainbeste hitz egin gizakiaren balioaz azken garai hauetan baino, eta, halere, gizakia ez da orain baino gehiago gutxietsi eta baztertu, izan ere, gizakia oso erraz sakrifikatzen dugu, eta bere bizitza gauzarik zitalena balitz moduan gutxiesten da; inoiz ez da hainbeste hitz egin gizateriaz, guztion ongiaz, klasearen interesaz, gizateriaren ongiaz azken urteotan baino —zenbat zentzugabekeria justifikatzen den izen potolo horiekin— eta azkenean hauxe da dugun egoera soziala, gizarte bat non handinahikeriak, harrokeriak, egoismoak eta indartsuen krudeltasunak inoiz izan ez duten lekua hartu baitute, masen, gizakien eta gizateriaren be netako interesen kalterako. Horretara heldu gara.
  • Gogoeta zenbakia: 113
    Ez dago uztarik ereiten ez bada, eta ez da ezer produzitzen berez eta ezer egin gabe. Ez dago ondo beste batzuei eskatzea guk geuk ematen ez dakiguna emateko, guk geuk egiten ez dakiguna egiteko.
  • Gogoeta zenbakia: 123
    Ongiaren eta gaizkiaren aurrean, bidezkoaren eta bidegabekeriaren aurrean, ez da onartzen zalantzarik izatea.
  • Gogoeta zenbakia: 124
    Aurrean errebindikazioren bat eduki beharrak bultzatutako pentsaerara ohituta dauden langile askorentzat tentazio erraza izan daiteke prozesu ekonomikoan zuzenean inplikatzeko betebeharra saihestea, garapen oro eta, are gehiago, garapen kooperatiboa ere saihestuta.
  • Gogoeta zenbakia: 131
    Gizon gogorrak eta ez jauntxo gazteak, beraien kontzientzietan lan mundu itxaropentsuaren deia sentitzen dutenak; askatasunaren eta justiziaren aldeko militanteak eta mundu berri baten edo eraikitzeke dagoen mundu baten aurrean axolagabe edo pasibo agertzen ez direnak.
  • Gogoeta zenbakia: 159
    Nor ausartuko litzateke igarotako urteetan gizateriaren, ordenaren, gizartearen, Errepublikaren edo Jaungoikoaren izenean egin den guztia justifikatzen?
  • Gogoeta zenbakia: 161
    Gizakiek elkarrekin nola jokatu behar duten erakustea, hori bakarrik erakustea haien egoismoaren aurka egin gabe, itsasoa goldatzea da
  • Gogoeta zenbakia: 162
    Kristauei aurpegiratzen zaigu, eta ez arrazoirik gabe, doktrina bat dugula eta beste bat praktikatzen dugula.
  • Gogoeta zenbakia: 163
    Kristaua izatea ez da bakarrik egia izatea; egia praktikatzea da batez ere, edo, gauza bera dena, ongia egitea.
  • Gogoeta zenbakia: 164
    Kristaua izatea bakarrik egia izatea izango balitz, bakarrik egia besarkatzen duten kristauak nahikoak balira, orduan esan genezake gramofono disko bat ere izan daitekeela kristaua.
  • Gogoeta zenbakia: 236
    Bizitzea borrokatzea da, nahi ala nahi ez. Izan ere, jakiteko borroka egin behar da, ahal izateko borroka egin behar da, maitatzeko borroka egin behar da, eta ahalmenak garatzeko, zerbait izateko, borroka egin behar da.
  • Gogoeta zenbakia: 341
    Enpresa kooperatibo ona osatzen duten gizakiak gai dira elkartasun testigantza bat emateko eta gogo bizia jartzen dute hobera egiteko, beren ondarea edo kredituetarako gaitasun pertsonala arriskuan jarriz.
  • Gogoeta zenbakia: 386
    Ez dira gauza bera aholku ematea eta garia ematea.
  • Gogoeta zenbakia: 397
    Egiazki, gure pentsatzeko moduan eta gure ekintzetan aldaketak egin behar direla: horixe dugu abiapuntua. Gure artean aldatzeko itxaropena dugun gauzetan jartzen dugu arreta, besteengan aldatu ezin ditugun gauzetan bainoago.
  • Gogoeta zenbakia: 398
    Arazoak ezagutzea dugu arazook konpontzeko lehen urratsa.
  • Gogoeta zenbakia: 399
    Oinarrizko zentzu praktiko batek bultzatzen gaitu benetan alda dezakeguna aldatzera; batez ere behin eraldatu ondoren, geroa¬goko denetariko eboluzioetarako bermaleku hobea gerta dakigukeena.
  • Gogoeta zenbakia: 455
    Lankidetzan ez da gizaki deserroturik egotea ulertzen, lankidetza ez baita paseko hegaztientzako habia.
  • Gogoeta zenbakia: 456
    Kooperatiba batean sartzen denak ez du pentsatu behar desiragarria eta eskuragarria den zerbaitetan sartu dela eta ez duela besteengan pentsatu behar izango.
  • Gogoeta zenbakia: 457
    Kapitalismotik gutxien desio daitekeena kapitalik gabeko kapitalisten trafikoa eta jokoa den bezala, onartu behar dugu antzeko zerbait gertatzen dela kooperatibismoan, batzuei jasanezina suerta dakieke-eta elkartasunik eta komunitarismo objektiborik gabeko kooperatibisten presentzia.
  • Gogoeta zenbakia: 461
    Gure kooperatibek, lehenik eta behin, baliagarriak izan behar dute bertan justizia sozialaren gotorlekuak bilatzen dituztenentzat eta ez beren espiritu kontserbadorearendako babespe edo leku seguruak bilatzen dituztenentzat.
  • Gogoeta zenbakia: 468
    Gizarte batek giza handitasunaren garapena serioski planifikatuko badu, ardura eta kalitate handieneko lanpostuak hartzeko gaitasuna izango duten gizakiz osatutako plantilla bat eduki beharko du, eta, hori hala, gizaki horiek ez dute ez norbanako gisa, ez familia gisa, gainerako herritarrak baino goragoko maila batean bizitzea exijituko.
  • Gogoeta zenbakia: 469
    Industria produkzioaren alor konplexuan, zailtasunetatik onik atera nahi duten entitate kooperatiboek gidari aditu eta trebeak behar dituzte, izan ere, gidariok izango dira zerbitzua ematearen eta eskuzabal izatearen zentzua barren-barrenean grabatuta eramango dutenak eta beren bidean sortuko diren tentazio ugariei etengabe desafio egiteko gai izan beharko dutenak.
  • Gogoeta zenbakia: 471
    Kate batean, kate maila guzti-guztiak dira ezinbestekoak; kate horretan bakoitza non kokatuta dagoen, berriz, ez da horren inportantea. Halako zerbait gertatzen da ondo eratutako eta garatutako komunitateetan.
  • Gogoeta zenbakia: 479
    Kooperatibistok nabarmendu behar gara gure konpromisorako gaitasunaren bitartez, gestioan aplikatzeko gai garen aurreikuspen, plangintza, antolamendu eta proiekzio mailaren bitartez.
  • Gogoeta zenbakia: 491
    Gizakia gizaki da soziala den neurrian. Esan liteke halako zerbaiti erantzuten diola kooperatibisten artean oihartzun egiten duen formulazio sozial honi, hots: jabeak baino, enpresaburuak izan nahi dugu
  • Gogoeta zenbakia: 492
    Kooperatibista, langilea ez ezik enpresaburua ere bada.
  • Gogoeta zenbakia: 493
    Denok jabe eta denok enpresaburu: denok, bereizkeriarik egin gabe, eztietan eta ozpinetan, kapital erabilgarriak jarriz eta egin beharreko lana eginez.
  • Gogoeta zenbakia: 494
    Langileak, zeinak orain arte, errebindikazioetarako, elkartean aurkitu duen bere defentsa, aurrera egin behar du eta bere posizioa sendotu, bizitza ekonomikoan modu kontziente eta programatuan esku hartuz, kontsumorako ondasunak ez ezik produkzioa ere mugituz.
  • Gogoeta zenbakia: 497
    Langile klasearen adin nagusitasuna finkatuko da langile klaseak posizio irmo bat finkatzen duenean produkzio ondasunen jabetzan eta, ondorioz, ekonomiaren alor guztietan eragiten duenean.
  • Gogoeta zenbakia: 499
    Beharrezkoa dugu kontsumitzaile gutxi-asko zorionekoak baino zerbait gehiago izatera iristeko erabakitasuna; inbertitzai¬leak ere izan behar dugu, zeren eta kontsumitzaile soil gisa, azken finean, egiten duguna hauxe baita: gure esplotatzaileei esku batekin eman bestearekin kendu nahi dieguna.
  • Gogoeta zenbakia: 501
    Badaezpada ere, ez dezagun oinarri ekonomikorik gabeko emantzipazioetan sinetsi; kooperatibismoa langilearen benetako askapena izatea nahi badugu, onartu beharra daukagu esku hartze eta erantzukizun ekonomikoa dagokigula, gure entitateak gure oinarri propioen gainean sendotzeko.
  • Gogoeta zenbakia: 521
    Autofinantzaketa zenbat eta handiagoa izan, orduan eta handiagoa izango da enpresaren dinamika eta asmo handikoagoak, halaber, bete ahal izango dituen helburuak. Sakrifikatzen dugu oraina etorkizunean, pertsona kolektibitatean.
  • Gogoeta zenbakia: 522
    Izatez, prestakuntzaz eta erabileraz, autofinantzaketa da aitortu beharreko eskubide ugarien erdigunea, interesdun guztien parte hartzearekin ziurtatuta eta antolatuta.
  • Gogoeta zenbakia: 526
    Askotan esaten dugun legez, langileak eta enpresaburuak gara; ez gara langileak enpresaburu bainoago, hain zuzen ere, baldintzatzaile arrotzetatik askatzea aukeratu dugulako.