Gogoetak

  • Gogoeta zenbakia: 19
    Gizakiaren ahalmenetan gehiago sinesteko eta horiekiko itxaropen handiagoa izateko gai dena, bera izango da humanitateari aurrera bultza egiten jarraitzeko gaitasuna izango duena.
  • Gogoeta zenbakia: 20
    Aurrera egiteak gehienen laguntza behar du, baina aurretik gutxienekoen sormenezko bultzada eta bultzada berritzailea izanda. Hortaz, komeni da haien laguntza inertziaren, ohituraren pisua baino handiagoa izatea; urrutirago ikusi eta formula berriak deskubritu eta aplika dezaketen gutxienen energia berritzaileak barneratu eta zirkulazioan jarrita berpiztu behar da.
  • Gogoeta zenbakia: 21
    Gizakia energia handi bat da. Norbaitek bideratzea behar du, atsegin zaizkion enpresak bere neurrira eskaini eta bere eskura jartzea behar du, bere bizitzarekin konbentzitzen duten gizakiak behar ditu.
  • Gogoeta zenbakia: 106
    Langileok argi ditugu ideiak. Ez zaizkigu gustatzen beren burua bakarka lider eztabaidaezin aldarrikatzen duten pertsonak edo presio talde interesatuek hala aldarrikatzen dituztenak.
  • Gogoeta zenbakia: 132
    Beraien bizitza balio espiritual eta moralei eskaintzen dieten gutxiak dira, beste inoren aurretik, gizateriaren handitasunaren eraikitzaileak.
  • Gogoeta zenbakia: 469
    Industria produkzioaren alor konplexuan, zailtasunetatik onik atera nahi duten entitate kooperatiboek gidari aditu eta trebeak behar dituzte, izan ere, gidariok izango dira zerbitzua ematearen eta eskuzabal izatearen zentzua barren-barrenean grabatuta eramango dutenak eta beren bidean sortuko diren tentazio ugariei etengabe desafio egiteko gai izan beharko dutenak.
  • Gogoeta zenbakia: 470
    Bikote ona osatu behar dute: bere agintepeko gizakiak sustatzen tematutako zuzendaritzak eta gestore horiei sinesgarritasun handia ematen dien komunitateak.
  • Gogoeta zenbakia: 470
    Bikote ona osatu behar dute: bere agintepeko gizakiak sustatzen tematutako zuzendaritzak eta gestore horiei sinesgarritasun handia ematen dien komunitateak.
  • Gogoeta zenbakia: 473
    Guztion ongia kooperatibako kideen diziplina mailaren eta elkarrenganako konfiantzaren mende egoten da, bere garaian kargutik ken daitezkeen zuzendarien zentzu onaren eta hutsegiteen mende bainoago: hobe da bigarrenarekin halako tolerantzia bat izatea, lehenengoaren aurrean sor eta gor gelditzea baino.
  • Gogoeta zenbakia: 473
    Guztion ongia kooperatibako kideen diziplina mailaren eta elkarrenganako konfiantzaren mende egoten da, bere garaian kargutik ken daitezkeen zuzendarien zentzu onaren eta hutsegiteen mende bainoago: hobe da bigarrenarekin halako tolerantzia bat izatea, lehenengoaren aurrean sor eta gor gelditzea baino.
  • Gogoeta zenbakia: 476
    Zuzendaritzan ondo jarduteko, lortu behar dena da bakoitza bere gaitasunen araberako lanpostu eta jardueretan aritzea.
  • Gogoeta zenbakia: 482
    Agintariak eta kualifikazio handiko langileak, hots, gurdi kooperatiboa gidatzen dutenak, lankidetzaren bidez honako helburu hau lortzearen arduradun nagusiak dira: enpresaren esparruan elkartasunaren zentzua txertatzea, inor behartu gabe, soilik doktrinazko edukiaren eta egungo lan munduak eskatzen duen justiziaren zentzuaren eraginez.
  • Gogoeta zenbakia: 483
    Ontzi bat ozeanoan barrena ondo gidatzeko, trebetasuna behar da; aurreikusteko gaitasuna, ausardia eta arriskuaren zentzua edukitzea eska dezake, eta, beraz, aginpide bare eta asaldagait