Gogoetak

  • Gogoeta zenbakia: 15
    Askatasuna, independentzia eta nortasuna dira gizakiak barru-barruan duen eta kontzientzia izenaz ezagutzen dugun hori, gizakiek berezkoen dutena eta beraien mamia.
  • Gogoeta zenbakia: 74
    Gizatasunik ezin daike loratu Askatasun gabe, ta askatasun gabe irabazi edo eskuratu daikegun ogia garratza baño ezin izan leike.
  • Gogoeta zenbakia: 75
    Lanean edo lanerako ondo ornitzen ditugun gizonak dira gure erria askatu ta jasoko daben gudariak. Gizonen eta erriaren askatasun-egarri ez gara gizonki jokatzeko ta beti zintzotasunean bizitzeko eskubide orixe bear dogulako baño.
  • Gogoeta zenbakia: 76
    Ez dago giza buruzagirik, ez dago giza ahalmenik ate hori gainditu ahal izateko, nire bihotza menperatu ahal izateko, ez maltzurkeriaz ez biolentziaz.
  • Gogoeta zenbakia: 77
    Oinarrizko justiziaren lehen forma da batzuek besteekin erabili behar duguna elkarri izaki librea garela onartuta.
  • Gogoeta zenbakia: 78
    Askatasun pertsonala ez da irmoa izango morrontza kolektiboa gainditzera bideratuta ez badago.
  • Gogoeta zenbakia: 79
    Askatasuna karga astuna da eta bakarrik bizitzaren arlo guztietan parte hartzera trebatuta lor daiteke karga hori ondo eramatea.
  • Gogoeta zenbakia: 82
    Ez dago komunitateaz hitz egiterik harremanak eta elkarbizitza indarrezko egoeretan oinarrituta baldin badaude.
  • Gogoeta zenbakia: 85
    Askatasuna maite duenak gogoan izan behar du besteek ere desio dutela.
  • Gogoeta zenbakia: 90
    Askatasun hori bera lortze aldera, perfekzionismotik ihes egiten dugu eta akatsak eta hutsegiteak onartzen ditugu, agian jarrera zorrotzagoekin eta bortitzagoekin gainditu edo konpondu zitezkeen akatsak eta hutsegiteak. Baina, posible al da integrismoen eta totalitarismoen tentazioak beste modu batera gainditzea?
  • Gogoeta zenbakia: 91
    Gaur egun behar dugun pentsaera moralaren ezaugarri nagusietako bat tolerantzia omen da; bestea onartzea da, funtsean, bere helburua.
  • Gogoeta zenbakia: 360
    Behin onartuz gero karismadun gutxiengoak edo subjektuak egon daitezkeela, beharrezkoa da karismadun horiek konpentsazio gisa eskaintzen dutena errespetatzea, askatasuna, demokrazia eta halako balioez ari garenean.