Gogoetak

  • Gogoeta zenbakia: 2
    Apaiz honen ustez berak egiten eta predikatzen duena ez dago giza errealitateen alor honetan dagokionetik kanpo; izan ere, justizia eta maitasun izaera eta jarrera berrien premia baino ez da, eta uki daitezkeen errealitateen forma har dezakete, gizakiaren neurrira, irabazi, onura eta interes egoista itxia baino gehiago den zerbaiten erantzun gisa. Edozein modutan ere, badakigu zeren alde dauden normalean indar boteretsu eta indar itsuak: herria, masak, lehenagoko askok, oraingoak eta ondorengoak, alboan justizia, arrazoi, eta indar moral gutxirekin egon daitezke, eta (...) “botere falta ez da, guztiarekin, aurrera egiten uzten ez diena, jakinduria falta baizik, jakinduriaren ondorioa baitira egiaren mezularien betierekotasuna eta gaurkotasuna, nahiz eta batzuek esan horrek jatekorik ematen ez duela. Mezulariak behar dira, mezuak objektiboak izan behar dira, eta eztabaida daitekeena ez da nor den mezularia, mezuak dioena baizik, mezua baita belaunaldi bakoitzari errepikatu behar zaiona
  • Gogoeta zenbakia: 8
    Alderdi soziala alderdi ekonomikoak egiaztatu beharko du, eta, modu berean, alderdi ekonomikoa alderdi sozialak egiaztatu beharko du.
  • Gogoeta zenbakia: 14
    Ongiak eta justiziak, edozein tokitan eta edozein kolorerekin estalita aurkitzen dituzula ere, besarkada bat eta entrega bat erreklamatzen dute. Hori egiten ez duena ez da gizakia, eta are gutxiago kristaua.
  • Gogoeta zenbakia: 16
    Gizarte aberatsa eta egonkorra da erakunde bizi eta gizaki inteligente eta libreek mugitutakoek osatuta dagoena. Horren moduko hiritarrak sustatzeko, ondo legoke ahaleginean laguntzea nahi ditugun guztiak hiritartzat hartzen hastea.
  • Gogoeta zenbakia: 32
    Bizitzea eta lan egitea merezi du baina ez bakarrik irabazteko edo norbere eskuetan aukerak pilatzeko. Elkarbizitza, bakea, justizia, ulermena, samurtasuna, senidetasuna, bilatu eta lortu beharreko gauzak dira, eta horiek borroka mundu batean benetan lortzeko beharrezkoa da lan egiten duten eta borroka egiten duten pertsonak bide berean jartzeko beste modu bat asmatzea.
  • Gogoeta zenbakia: 88
    Askatasuna ahularen zapalkuntza da, Lacordaire domingota rra zioen moduan: legea da txiroaren askatasuna.
  • Gogoeta zenbakia: 120
    Ez dago ezertarako balio ez duen gizakirik; bai, berriz, gaizki erabilitakoak.
  • Gogoeta zenbakia: 153
    Jesukristoren eskubideen aldarrikapena behartsuen eskubideen baieztapena da.
  • Gogoeta zenbakia: 167
    Maitasuna justiziaren ezinbesteko osagarria da.
  • Gogoeta zenbakia: 168
    Karitateak justiziaren osagarria izan behar du. Horrela sentitu eta egiten ez duena gizakiak saldu ezin dituen sentimenduen trafikantetzat har dezakete.
  • Gogoeta zenbakia: 169
    Zorionekoa eliza adiskidetzat duena, elizak bere eskubideak zaindu eta bere duintasuna babestu ahal izango dizkiolako, horretarako baliabide bikainak izan ditzake eta. Eliza ondoan izanda, inork ezingo du herri hori sekula tiranizatu.
  • Gogoeta zenbakia: 324
    Gizaki praktiko eta kontsekuenteak izateko, justizia eta ongia nagusitzearen alde lan egingo dugu, eta horretarako ez zaigu axola izango ahalegin horretan zein datorren gurekin bat.
  • Gogoeta zenbakia: 363
    Gure herriak arbuiatu egin du, betidanik eta senez, indarkeria, indarkerian nahasirik egon bada ere.
  • Gogoeta zenbakia: 364
    Salbazioa ez dugu bortizkeriaren eta indarraren bidean topa-tu behar. Esaera da ezpataz hiltzen duena ezpataz hilko dela; indarkeriaren bidetik ez dela amildegia lautuko, bai ordea sakonduko. Asko jota ere, hauxe gertatuko da: bastoiaren posizioa aldatuko da, eta goikoa behean eta behekoa goian jarrik
  • Gogoeta zenbakia: 365
    Iraultza ezin saihestuzkoa da prozesua galarazi denean eta eboluzioa geldiarazi denean. Erreforma premiazkoa da gauzen garapena gaurkotzeko behar den prozesua eguneratzea, pixka bat bada ere, deskuidatu egin denean.
  • Gogoeta zenbakia: 366
    Iraultzaren eta indarkeriaren oihartzunak biziagotu egin dira arlo guztietan, baina hori, zalantza barik, eboluzio eta eraldaketa prozesuek gizakiak asebetetzen ez dituztelako da.
  • Gogoeta zenbakia: 367
    Askatasunean sinesteari utzi zaio, salbazioa bortizkerian eta indarrean bilatzen baita, eta hori ezkontezina da askatasunarekin.
  • Gogoeta zenbakia: 368
    Madarikatua askatasuna, ukiezintasun hori, eta fedea kendu zaien masei nahiz jateko, janzteko edo familia zaintzeko ezinbestekoa dena ere ukatzen zaien haiei emandako paperezko bermeak.
  • Gogoeta zenbakia: 373
    Ez da ona, ezin daiteke ona izan, iraultza edo gestio eraldatzailea, baldin eta horretan hasteko geure burua hankak eta eskuak lotuta ematea exijitzen eta inposatzen bazaigu, hau da, askatasun, duintasun edo parte hartze hipotekekin. Berreskuratzeko promesekin, jakina, baina gure zalantzak inor
  • Gogoeta zenbakia: 375
    Joko okerra da, historiak gaztigatzen digunez, balio horiek hipotekatzetik abiatzea, gero berreskuratzeko. Estrategia horrekin, eskrupulu gutxien dutenek izaten dute hogeita hamaika eskutik, hau da, abenturazaleek eta, beti, tiranoek.
  • Gogoeta zenbakia: 378
    Argi dago indarrik gabe ez dela lortzen kontzientziak berak legitimatzen eta are eskatzen duena. Baina gizakien kontzientzian, batasunean eta elkartasunean errotutako indar bat daukagun bitartean, indar horri emango diogu lehentasuna eta nagusitasuna, jokoaren eta instintuen leherketaren kaltean.
  • Gogoeta zenbakia: 379
    Industria kooperatibek emandako seinaleek bistan da zer adierazten duten: aurrerapen soziala eta zintzotasunez bilatutako sustapena benetako baketze sozialerako biderik onena direla.
  • Gogoeta zenbakia: 380
    Ez gara duintasunarekin jaiotzen, duintasuna egunero-egunero sortuz doa-eta, agindu sakon eta pertsonal batzuei lotuta biziz, nork bere burua ahalegin jarraitu baten bidez gauzatuz. Horixe da iraultzak behar duen itxuraldatzea bere heriotza ez lantzeko eta bukaerara eduki barik ez iristeko.
  • Gogoeta zenbakia: 381
    Behar dugun iraultzak lanean oinarritu behar du, ez mitoetan; batasuna lortu behar dugu, egian bermatuz eta sekula ere ez gezurrean, hipokrisian eta hutsegitean. Badira korronte batzuk, «kontsumitzen duen kontsumo gizartea» helburu, ongizate material hutsaren bidez drogatzen ahal gaituztenak, non gizakia gauza gisa kotizatzen den eta ez pertsona gisa; korronte horiei erantzuten die, gure artean, mugimendu kooperatiboak, pertsona gisa parte hartu eta jardutera deituz eta lagunduz. Eta pertsonak garen aldetik, gure ekimena, erantzukizuna eta gure sormena erabiltzen ditugu sorkuntzarako eta lanerako lehenengo zelula edo organismotik abiatuz, hau da, enpresatik abiatuz. Hala, ekonomia eraldatzeko jarrera berri bat abiarazi ahal izango dugu eta antolamendu sozio-ekonomiko berri bat sortu, gizakiaren duintasunarekin eta giza komunitateen eskakizunekin koherentea izango dena.
  • Gogoeta zenbakia: 383
    Iraultza ekonomikoa iraultza morala izango da, edo ez da izango. Iraultza morala iraultza ekonomikoa izango da, edo ez da izango.
  • Gogoeta zenbakia: 440
    Egiturak sakonki eraldatu nahi baditugu, ordena sozial bidezkoago eta gizatiarrago bat nahi badugu, komunitateko sektorerik ugarienak, lehenik, ugaltzen diren ondasunak eskuratzeko aukera izatearen alde egon behar dugu, eta horretarako ona izango da bere bizkarretik iraupen handiko beste ondasun b