Gogoetak

  • Gogoeta zenbakia: 2
    Apaiz honen ustez berak egiten eta predikatzen duena ez dago giza errealitateen alor honetan dagokionetik kanpo; izan ere, justizia eta maitasun izaera eta jarrera berrien premia baino ez da, eta uki daitezkeen errealitateen forma har dezakete, gizakiaren neurrira, irabazi, onura eta interes egoista itxia baino gehiago den zerbaiten erantzun gisa. Edozein modutan ere, badakigu zeren alde dauden normalean indar boteretsu eta indar itsuak: herria, masak, lehenagoko askok, oraingoak eta ondorengoak, alboan justizia, arrazoi, eta indar moral gutxirekin egon daitezke, eta (...) “botere falta ez da, guztiarekin, aurrera egiten uzten ez diena, jakinduria falta baizik, jakinduriaren ondorioa baitira egiaren mezularien betierekotasuna eta gaurkotasuna, nahiz eta batzuek esan horrek jatekorik ematen ez duela. Mezulariak behar dira, mezuak objektiboak izan behar dira, eta eztabaida daitekeena ez da nor den mezularia, mezuak dioena baizik, mezua baita belaunaldi bakoitzari errepikatu behar zaiona
  • Gogoeta zenbakia: 31
    Bere gaitasunak bakarrik produkziora bideratuta lantzen dituen gizakiak, makina produktiboaren esklabo bihurtzen ari da bere burua inolako sentimendurik gabe eta halabeharrez.
  • Gogoeta zenbakia: 103
    Autogestionatutako gizartea izango da guk denok gure prestakuntzarekin eta gure parte hartzeko gogoarekin egiteko gai garena.
  • Gogoeta zenbakia: 129
    Norbanakoen formazio moralak gizartearen formazioaren oinarria izaten jarraitu behar du
  • Gogoeta zenbakia: 140
    Nagusiak egitearekin amets egin aurretik, gizakiak egitearekin pentsatu behar da. Harreman publikoak eta kortesia erakutsi aurretik, beren buruari kontu gutxiago egiten ohitu behar ditugu.
  • Gogoeta zenbakia: 170
    Gizakia hezkuntzagatik da gizakia, jaiotzez baino gehiago.
  • Gogoeta zenbakia: 170
    Gizakia hezkuntzagatik da gizakia, jaiotzez baino gehiago.
  • Gogoeta zenbakia: 171
    Bakarrik hezkuntzaren bidez hel daiteke gizakia gizakia izatera.
  • Gogoeta zenbakia: 171
    Bakarrik hezkuntzaren bidez hel daiteke gizakia gizakia izatera.
  • Gogoeta zenbakia: 172
    Gizakia gizaki jaio baino hezkuntzaren bidez egiten da gizaki.
  • Gogoeta zenbakia: 172
    Gizakia gizaki jaio baino hezkuntzaren bidez egiten da gizaki.
  • Gogoeta zenbakia: 173
    Gizakiak gizaki jaio baino, hezkutza prozesu baten ondorioz egiten gara gizaki, hezkuntza prozesua bere esanahi zabalenean hartuta, hau da, ezagutza batzuen eta esperientzia baten ondorioz.

  • Gogoeta zenbakia: 174
    Gizakia hezkuntzaren bidez egiten da gizatiarra. Zibilizazioak azkar egiten du aurrera beti hezkuntzaren edo prestakuntzaren bidez, giza balioen eta balio sozialen bila.
  • Gogoeta zenbakia: 174
    Gizakia hezkuntzaren bidez egiten da gizatiarra. Zibilizazioak azkar egiten du aurrera beti hezkuntzaren edo prestakuntzaren bidez, giza balioen eta balio sozialen bila.
  • Gogoeta zenbakia: 175
    Gizakiaren izaera ez da izaera hutsa artifizioa baizik, hau da, naturaltasuna eraldatuta, egokituta edo lanak eta teknikak garatuta.
  • Gogoeta zenbakia: 175
    Gizakiaren izaera ez da izaera hutsa artifizioa baizik, hau da, naturaltasuna eraldatuta, egokituta edo lanak eta teknikak garatuta.
  • Gogoeta zenbakia: 176
    Baso basatian lurraren indarra eta kemena alferrik galtzen dira fruta goxoak ematen dituen arbolak ernaltzen duen izerdiaren bitartez zein elorri zuriak edo sasitzak ernaltzen duenaren bitartez.
  • Gogoeta zenbakia: 177
    Hezkuntza ekonomia da, hezkuntzarik gabe ezin baita ondasun edo zerbitzu eskasik produzitu edo banatu.
  • Gogoeta zenbakia: 178
    Errazagoa da gazteak heztea gizakiak zuzentzea baino.
  • Gogoeta zenbakia: 178
    Errazagoa da gazteak heztea gizakiak zuzentzea baino.
  • Gogoeta zenbakia: 179
    Irakaskuntzak iraunkorra izan behar du, eraginkor izango bada.
  • Gogoeta zenbakia: 179
    Irakaskuntzak iraunkorra izan behar du, eraginkor izango bada.
  • Gogoeta zenbakia: 180
    Erremintak eta makinak berrikusi behar dira, baina batez ere elementu horien nagusi izan behar duten gizakien pentsaera berritu behar da.
  • Gogoeta zenbakia: 180
    Erremintak eta makinak berrikusi behar dira, baina batez ere elementu horien nagusi izan behar duten gizakien pentsaera berritu behar da.
  • Gogoeta zenbakia: 182
    Baliorik galtzen ez duen ondare eta balore bakarra gizakien prestakuntza da: Formazioa.
  • Gogoeta zenbakia: 182
    Baliorik galtzen ez duen ondare eta balore bakarra gizakien prestakuntza da: Formazioa.
  • Gogoeta zenbakia: 188
    Gizakia hezkuntzaren bidez eraldatzea eta prestatzea saihestu ezin den aurrekontua da edozein koiunturatan eta egitura sozial guztietako kasu guztietan.
  • Gogoeta zenbakia: 189
    Kultura, zientzia, teknika dira berritzeko eragilerik aktiboenak, eta eragile horiek izendatzaile komuna dute, pentsaera berria duen gizakia, alegia.
  • Gogoeta zenbakia: 190
    Hezkuntza, gizakiek hartzen dituzten ideia eta kontzeptuen konplexutasuntzat hartuta, herri baten garapenaren eta moldaeraren gakoa da.
  • Gogoeta zenbakia: 191
    Hezkuntza da ordena sozial, humano eta justu berri baten sustapenerako oinarri naturala eta ezinbestekoa.
  • Gogoeta zenbakia: 192
    Edozein tokitan egon daitezkeen garatu gabeko aldeez arduratu beharra daukagu, baina bereziki txapelek, kapelek eta antzekoek estaltzen dituztenez. Irekiera eta proiekzioa dira bizitzaren eta giza harremanen alderdi guztietan unean-unean agindu behar dutenak. Pentsaera aldaketa erradikala ezarrik

  • Gogoeta zenbakia: 194
    Klase baten edo herri baten emantzipazioa bere kideen prestakuntza masibotik hasi behar da. Ez dago masak hobetzerik masarik gabe

  • Gogoeta zenbakia: 195
    Askotan esaten dugu bidegabekeria sozialen aurka, lansaridunen esplotazioaren aurka, aberastasunen gehiegizko pilaketaren aurka, eta beste gauza batzuen aurka borroka egin behar dugula, baina ulertu al dugu morrontza nagusia eta esklabotasunik handiena eta larriena pobrezia intelektuala dela?
  • Gogoeta zenbakia: 196
    Pentsatu behar dugu aurretik izan den munduak utzi digun herentziarik tristeena ikasteko eta prestatzeko aukerarik ez izatea dela, eta ez desberdintasun ekonomikoak.
  • Gogoeta zenbakia: 198
    Gure ustez irudimen falta baino interes batzuen karga eta kultura prekario baten inertzia dira gu deseroso egotearen eta aukerarik ez izatearen benetako arrazoiak, lehena boteretsuak eta eragina dutenak esklerotizatzen dituztelako, eta bestea masak lozorroan mantentzen dituztelako.

  • Gogoeta zenbakia: 200
    Ezagutzen dugu jende apalaren, proletarioen askatasun gogoa, hitz batean, herriaren askatasun gogoa. Gogo hori ondo dago eta asko esaten digu horien guztien alde, duintasun sentimenduaren alde, eta, denok dakigunez, askatasuna ezinbestekoa da sentimendu horretara heltzeko. Zer pena ematen du jakiteak gogo hori ezin dela bete ezta kasurik hoberenean ere, gogo horiek dituztenak beraiek ere ez dira-eta beraien interesak eta eskubideak administratzeko gai, ezagutzarik ez dutelako eta, horrenbestez, horretarako beharrezkoak diren prestakuntzarik eta teknikarik ere ez dutelako. Askatasuna maite duen herriak, bere eskubideen jakitun den herriak, jakin behar du askatasuna edukitzeko aldez aurretik bere burua administratzen jakin behar duela, eta adinez txikia izateari utzi behar diola. Horren moduko herri bat bere prestakuntzaz arduratu behar da, alfabetatuta egon gabe eta jakinduriarik eduki gabe morrontza bain
  • Gogoeta zenbakia: 201
    Irakaskuntza ezinbesteko elementua da langilearen benetako emantzipaziorako.
  • Gogoeta zenbakia: 202
    Bere duintasunaz ohartzen den edo besteen menpe egon nahi ez duen gizakiak edo herriak bere inteligentziaren eta bere borondatearen lanketa eta garapena bultzatu behar du, ezer baino lehen.
  • Gogoeta zenbakia: 203
    Gure gizakien talentua aprobetxatzea, haien egoera ekonomiko pertsonala edo familiarra alde batera utzita, ezinbesteko premisa da ordena sozial gizatiarrago eta kristauago bat eratzera bideratutako edozein ekintza sozialetarako.
  • Gogoeta zenbakia: 206
    Gure buruak gutxi garatuta dauden eta arreta gehiago eskaini behar diegun aldeak dira.
  • Gogoeta zenbakia: 207
    Aurreikuspenik emankorrena eta errentagarriena da gizakiak egiteko erabil dezakeguna, gizaki horien gainean eraiki eta altxatu baitaitezke herri osasuntsuak.
  • Gogoeta zenbakia: 208
    Komunitate batek dinamikoa izateko, mota guztietako ekimenak izateko daukan modurik hoberena goi ahalmenak lantzeko moduan dauden guztiei aukera zabalak ematea da.
  • Gogoeta zenbakia: 209
    Hezkuntza da gure gazteen eta gure gizartearen beraren zortearen eta etorkizunaren gakoa.
  • Gogoeta zenbakia: 209
    Hezkuntza da gure gazteen eta gure gizartearen beraren zortearen eta etorkizunaren gakoa.
  • Gogoeta zenbakia: 210
    Ez dezagun amets egin etorkizun hobe batekin, aurretik etorkizun hori prestatzeaz arduratzen ez bagara. Hain zuzen ere, horretarako biharko gizakiak izango direnen arima gazteak modelatu beharra dago aurretik.

  • Gogoeta zenbakia: 211
    Seme-alabak gure poza eta gure hondamena dira, eta bata edo bestea izango dira gure heziketa lanaren arabera.
  • Gogoeta zenbakia: 211
    Seme-alabak gure poza eta gure hondamena dira, eta bata edo bestea izango dira gure heziketa lanaren arabera.
  • Gogoeta zenbakia: 212
    Etorkizunean izango dugun zortea pasa garen ikasgelen araberakoa izango da, jaio garen sehasken araberakoa baino gehiago.
  • Gogoeta zenbakia: 213
    Landareei asko kostatzen zaie erroak lur sakonean botatzen: gauza bera gertatzen zaie sentimenduei eta ideiei gizakien eta herrien espirituan errotzeko, eta hauei, gainera, gehiago kostatzen zaie, landareen bizitza bost urtekotan edo mendetan neurtzen delako eta gizakiena eta herriena, berriz, milurtek

  • Gogoeta zenbakia: 214
    Gizaki baten prestakuntza bera agertu baino ehun urte lehenago hasten da.
  • Gogoeta zenbakia: 214
    Gizaki baten prestakuntza bera agertu baino ehun urte lehenago hasten da.
  • Gogoeta zenbakia: 215
    Herri baten konstituzioa, edo gobernatzeko modua edo erregimena gauetik goizera alda daiteke. Legeekin ere gauza bera. Gobernu baten ardura beste batzuen esku jartzea nahiko erraza da. Ez da denborarik behar. Baina inork ez du zalantzan jarriko piztia bat gizaki bihurtzeko, nork bere burua pixka bat hobetzeko, batzuengan eta besteengan jaiotzen diren joera txarrak kontrolatu eta menperatzeko denbora behar dela eta lana egin behar dela, ezin daitekeela inprobisatu.

  • Gogoeta zenbakia: 216
    Irakaskuntza eta hezkuntza dira herri baten lehen zeregina.
  • Gogoeta zenbakia: 216
    Irakaskuntza eta hezkuntza dira herri baten lehen zeregina.
  • Gogoeta zenbakia: 217
    Hezkuntza eta lankidetza elkarrekin lotuta daude, gutxi gorabehera lanaren eta gizakiaren antzera, bakarka eta taldeka autogauzatzen direnak naturaren inertzia eta jatorriz eta bakoitzak duen garrantzia gaindituta.

  • Gogoeta zenbakia: 218
    Esan izan da kooperatibismoa hezkuntzaz baliatzen den mugimendu ekonomiko bat dela, eta posible da definizio hori aldatzea esanda jarduera ekonomikoaz baliatu zen heziketa mugimendu bat dela.

  • Gogoeta zenbakia: 219
    Hezkuntzak, prozesu didaktikoa eta existentziala den heinean, kontzientzia hartzea eta laneko praktika sartu behar ditu tartean.
  • Gogoeta zenbakia: 219
    Hezkuntzak, prozesu didaktikoa eta existentziala den heinean, kontzientzia hartzea eta laneko praktika sartu behar ditu tartean.
  • Gogoeta zenbakia: 220
    Lanak eta ikasketek eskutik helduta joan behar dute. Ez dira inoiz ahaztuta utzi behar lanean ari direnen ahalmenak ez eta gutxietsi ere ikasketetan ez atzera ez aurrera gelditzen dire¬nek edo ikasteaz nekatzen direnek lanerako dituzten aukerak.Aukera berdintasunak bizitzan zehar aplikatzen jarraitu behar dira, benetan gure komunitateak arinak izatea nahi badugu.

  • Gogoeta zenbakia: 224
    Enpresa kooperatiboek gelditasunetik ihes egin behar dute eta etengabe bere gizakiak prest jarri behar dituzte, haien gaitasunak arretaz kontuan hartuta, sistematikoki eguneratuta edo egokituta.

  • Gogoeta zenbakia: 225
    Finantza planak nola gauzatzen diren bezain beste zaindu behar da sustapen bitartekoen aplikazioa, giza ahalmena baldintza hoberenetan aplikatuta egon dadin. Hezkuntza eta formazioa aurrerakin eta itzulkinen saldoak baino askoz errentagarriagoak dira.

  • Gogoeta zenbakia: 226
    Formazioa giza bertute guztiak lantzearen parekoa da, bereziki azpimarratuta pentsatzeko gaitasunaren lanketa.
  • Gogoeta zenbakia: 226
    Formazioa giza bertute guztiak lantzearen parekoa da, bereziki azpimarratuta pentsatzeko gaitasunaren lanketa.
  • Gogoeta zenbakia: 227
    Ideiak eta horien ondoriozko pentsaera kooperatibetako instalazio eta makinak bezain garrantzitsuak dira kooperatiba ondo joan dadin.
  • Gogoeta zenbakia: 417
    Eman arrain bat gizon bati eta egun baterako jana izango du. Irakatsi arrantzan egiten eta geratzen zaion bizitza osoan jango du.
  • Gogoeta zenbakia: 439
    Ordena sozial berri baten irrikaz gaudenok horrenbeste deitoratzen dugun morrontza soziala ez da amaituko denok giza prestakuntzaz eta haurren etorkizunaz gehiago arduratzen ez garen bitartean.
  • Gogoeta zenbakia: 450
    Mugimendu kooperatiboa ahalegin ekonomiko bat da, hezkuntza ekintza bihurtzen dena; edo hezkuntza ahalegin bat da, ekintza ekonomikoa eraldaketarako bide gisa erabiltzen duena.
  • Gogoeta zenbakia: 514
    Ez dezagun ahantzi: kooperatibek eta kooperatibistek arrakasta izaten jarraituko dute baldin eta kooperatibako kideen giza gaikuntzan eta kapitalizazioaren aurrerapenean inoren atzetik gelditzen ez badira, eta, betiere, nork bere jarduera betetzeko maila egokia ziurtatzen badu.
  • Gogoeta zenbakia: 544
    Kooperatibismoa, edozein ikuspuntutatik begiratzen zaiola ere, gaur egungo doktrina eta posizioa hartzea da Kooperatibismoak dituen aukerei dagokienez, ez dugu kikildu behar iraganean lortutakoak iraupen gutxikoak izan direla ikusita, kontuan hartuta edozein doktrina edo sistemaren hegemoniaren faktoreak hezkuntza faktoreak direla, eta gure hezkuntza sistema osoa eta, ondorioz, gure erakundeen esparru osoa, komunitatea indartzearen aurka agertu direla eta posizio indibidualistekin, berriz, hagitz eskuzabalak, onberak eta akuilatzaileak, giza askatasun eta elkartasunaren oinarriekin horren uzkur agertu diren bitartean.